Stephen Hawking
Stephen William Hawking (Oxford, 1942ko Urtarrilak 8a) fisikari eta astronomo ospetsua da. Zientzia desberdinetan egindako ekarpenei esker hainbat sari izan ditu. Aipagarrienak jaso dituen hamabi honoris causa doktoretzak.
Biografia
Bere gurasoak Londresen bizi ziren baina bigarren mundu gerraren ondorioz bere ama Oxfordera joan zen eta bertan jaio zen Stephen Hawking.1959garren urtean Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lortu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan zen kosmologia ikertzeko. 1963an esklerosia diagnostikatu zioten eta soilik pare bat urte biziko zela esan zioten baina bere doktoretzarekin aurrera jarraitzeko grina sortu zitzaion. Ez zuten bere bizi itxaropena asmatu baina piskanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.
Handik aurrera ikertzen jarraitu zuen eta irakasle gisa hainbat unibertsitatetan jardun zuen. 1970etik aurrera astronomian espezializatu zen zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an "Denboraren historia laburra" idatzi zuen unibertsoaren buruzko dibulgazio liburu ospetsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzilarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jaungoiko sortzailea izatea bateragarriak baitziren harentzat, baina 2010.ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zientzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez diolakoan.
Gaur egun, aulki elektriko bat erabiltzen du eta baita hitzegiteko balio dion ordenagailu bat baina horrek ez dio galerazten fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburu berriak idazten jarraitzea, mundu mailan fisikari garrantzitsuenetako bat izanik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario